Ikasitakoa agerian jartzeko unea
80 bat dantzari batu ziren Bermeoko Artza frontoian zapatuan. Alkartasuna Dantza Taldeko gaztetxoenek ikasturteari agur esateko ekitaldi berezia egin zuten.
Alkartasuna Dantza Taldeko gazteenak zapatuan bildu ziren ikasturteari amaiera emateko. Artza frontoia urtean zehar ikasitakoa erakusteko gogotsu zeuden 5 eta 14 urte bitarteko 80 dantzariz bete zen.
Prestatutako dantzen errepertorio zabala dantzatu zuten gazteek: arku, makil eta zinta dantzak egiteagaz batera, fandangoak eta batelerak ere dantzatu zituzten, beste hainbaten artean. Horrela datorren iralera arteko agurra eman zuten. Irailean emango diote hasiera ikasturte berriari Alkartasunakoek.