Ane Rayo izan da Bermeoko Berbalagunen udaberriko lehiaketaren irabazlea
103 pertsona izan dira Berbalagunek antolatutako lehiaketan parte hartu dutenak.
103 bermeotarrek parte hartu dute Bermeoko Berbalagunek antolatutako udaberriko lehiaketan, eta ekainaren 12an egindako zozketan Ane Rayo partaidea hautatu dute irabazle modura.
Sariari dagokionez, Rayok Errigorako produktuen sorta osoa eraman du etxera. Egitasmoaren dinamizatzaileak zorionak eman dizkio irabazleari eta eskerrak parte hartzaile guztiei. Udazkeneko lehiaketa azaroan egingo dutela aurreratu dute Bermeoko Berbalagunekoek.