Gautegiz Arteagako Abesbatzak kontzertua eskainiko du zapatuan
Zapatuko emanaldirako denetariko abestiak prestatu dituzte; betiko kantak, klasikoak eta gaur egunekoak. Azken bost abestietan, gainera, Urberri txistu taldeak ere parte hartuko du.
Herriko koruak Gautegiz Arteagako Andra Mari elizan emango du kontzertua zapatuan 20:00etan hasita. Abesbatzagaz batera, Urberri txistularien taldea ariko da.
Urtero, emanaldi desberdinak burutzen dituzte abesbatzeko kideek, eta hurrengo emanaldia herrian izango da. Hala, Juan Felix Naberan alkateak kontzertuak herritarrentzat duen garrantzia azpimarratu gura izan du: “Herriko koruaren emanaldia oso zita garrantzitsua bilakatu da herrian. Horregatik, herriko zein beste herrietako bizilagunak gonbidatzen ditugu hurbiltzera. Elizaren akustikak eta familia giroak atmosfera apartekoa sortzen dute”.
Duela lau urtetik Miren Zubieta Egiak zuzentzen du 17 pertsonez osatuta dagoen abesbatza, eta zapatuko emanaldirako denetariko abestiak prestatu dituzte; betiko kantak, klasikoak eta gaur egunekoak. Azken bost abestietan, gainera, Urberri txistu taldeak ere parte hartuko du.