16. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sariak banatu dituzte Nestor Basterretxea aretoan
9 urtetik 18 urte bitarteko ume eta gazte bermeotarrek parte hartu dute narrazio lehiaketan.
Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegiak antolatzen duen 16. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sariak banatu zituzten bariku iluntzean Nestor Basterretxea aretoan.
Narrazio Lehiaketan bermeoko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute. Hala 9 urtetik 18 urte bitarteko ume eta gazteak kategoria desberdinetan banatzen dituzte. Kategoria horietako irabazle bana igo zen taulagainera zegokion saria hartzeko.
Sariak banatzen Benito Ibarrolaza Bermeoko jarduneko alkateordea eta Aingeru Astui jarduneko Kultura zinegotzia izan ziren. Aurtengo irabazleak honakoak izan dira: Haizea Egües (LH2, 4. maila), Agurne Bilbao (LH3, 5. maila), Naiara Diaz (LH3, 6.maila), Igor de Prado (DBH 1. zikloa), Maite Garin (DBH 2. zikloa) eta Alaitz Diaz (Batxilergoa) izan dira aurtengo irabazleak. Irabazleek liburuak, Luma liburudendan gastatzeko txeke bana eta diploma bana jaso zituzten sari modura.
Irabazleekin batera bigarren sailkatuak ere igo ziren aretoko oholtzara diplomak jasotzeko. Alaitz Gomez (LH2, 4. maila), Joseba Astorkiza (LH3, 5. maila), Ander Gomez (LH3, 6.maila), Araia Agirre (DBH 1.zikloa), Almike Alonso (DBH 2. zikloa) eta Ane Elezgarai (Batxilergoa) izan ziren bigarren sailkatuak, eta diplomekin batera liburuak ere jaso zituzten. Gainontzeko finalistek ere diploma bana jaso zuten.