Haurrentzako ezohiko dantza ikuskizuna hartuko du Lizeo Antzokiak
Dantzaz eta Paraiso Antzerki taldeak 'Ehunak' ikuskizuna eskainiko du domeka arratsaldean.
Ehuna haurrentzako dantza ikuskizuna eskainiko dute Jone Amezagak eta Miren Lizeagak Lizeo Antzokian, etzi [ekainak 9], 17:00etan.
Gorputzek aire eta oihalekin sortzen duten mugimenduaren bidez, dantzari lekua bilatzea da Dantzaz eta Paraiso Antzerkiaren proposamena.
Cristobal Balenziagaren iruditegia abiapuntu hartuta, haren kontzeptu iraultzailea eta gorputzaren eta jantziaren artean sortzen den arintasun eta hutsunearekiko lilura oholtza gainera daroe. “Gorputzak tela, ehun eta arropen bidez mugimenduarekin duen erlazioa esploratzen da. Bizitzak duen lehen espazioa jantzia da leloari jarraitzen zion euskal modista finaren lana berrinterpretatu dugu”.
Bi konpainia euskaldunen ekoizpen berri honek Cristobal Balenziaga Museoaren sostengua dauka.