Odola emateko autobusa Gernika-Lumon egongo da ekainean
Hiru egunetan geldialdia egingo du autobusak Foru plazan.
Eman odola, nigan bizi lelopean, datorren astetik hasita odol emaileek odola emateko aukera izango dute Gernika-Lumon. Autobusak geldialdia egingo du Foru plazan ekainaren 3an, astelehenean. 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara egongo da bertan. Zapatuan berriz bueltatuko da, eta egun horretan goizez bakarrik egongo da leku berean, 09:15etik 14.00etara.
Datorren astean odola eman ezin dutenek ekainaren 10ean edukiko dute berriz horretarako aukera. Berriz ere Foru plazan geldituko da autobusa, 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.
Bermeon, ekainaren bukaeran. Bermeotarrek hil amaieran izango dute odola emateko aukera, 24ean hain zuzen ere. Lameran egongo da odola emateko autobusa, 09:30etik 14:00etara eta 17:00etik 20:30era.
Odolkideak elkarteak deia zabaldu gura du bai eskualdeko odol emaleen zein beste bizilagunen artean odola ematen joateko.