Naiara Diezek kontratua berritu du Lointek Gernikarekin
Gernika KESBek seigarren urtez jokatuko du Emakumeen Saskibaoi Ligako lehen mailan eta Naiara Diézek kapitaina izaten jarraituko du.
Naiara Diez altsasuarrak Lointek Gernika taldearekin kontratua berritu du, eta kapitaina izango da beste urte batez. Talde gernikarrak seigarren denboraldia beteko du Emakumeen Saskibaloi Ligako lehen mailan.
2013. urtean iritsi zen Gernika-Lumora eta 32 urte ditu jokalari nafarrak. Taldeko jokalari maitatuen artean dute zaletuek, Lointek Gernikaren motorra da. Kontratua berritu duela baieztatzearekin batera, kapitainak ilusioz dagoela onartu du kamiseta granatea jazten jarraituko duelako: “Pozik nago. Gernika nire etxea bilakatu da eta heldu nintzenean bezain ilusionatuta nago. Klubari eta zaletuei niri emandako konfiantza eskertu nahi diet. Beraiek dira gure taldearen motorra, eta aurten, poztasun asko eman nahi dizkiegu. Gure gogoak eta lanak ez du etenik izango”.
Altsasuarraren hiruko saskiratzeak Malostera bertaratzen direnek gehien ospatzen dituzten saskiratzeak izaten dira, eta Emakumezkoen Ligako jaurtitzailerik onenen artean dago. Iazko denboraldian, batez beste partiduko 11 minutu batez beste, etxeko txapelketetan, hiruko jaurtiketetan %32,25eko saskiratzeak lortuz. EuroCup txapelketan, aldiz, batez besteko hobeak lortu zituen: 16 minutu eta 5,2 puntu, batez beste. Txapelketako hamargarren jaurtitzailerik onena izan zen %44,4ko saskiratzeak lortuz.
Naiara Deezen kontratu luzapena bat dator Belen Arrojo , Nogaye Lo eta Gaby Ocete jokalarien fitxaketekin. Klubeko arduradunen berbetan, datorren denboraldian, “taldearen zutabe garrantzitsuena” osatuko dute jokalari berri hauek.