Bertako produktuez gozatzeko azoka
Era guztietako produktu ekologikoak batzen dituen Bertoko Azoka ospatu zuen Ean joan den zapatuan.
Argazkia: Natxi Aranburu. Bertoko Azoka jarri zuten Eako Donibane plazan, zapatuan. Eguerdian Bedarokelaren, hau da, Bedaroan hezten dituzten abelburuen okelaren banaketa egin zuten.
13:30ean Olabeko bildotsa erreta dastatzeko aukera izan zuten herritarrek, bertako eztiagaz, nafar olioagaz eta arrozagaz. Hala, besteak beste, azokan Madariagako tomateak eta Nagakoren ortuariak egon ziren.