Lurgaia Fundazioak zuhaitzak ezagutzeko ibilaldia egingo du zapatuan Undabason
Undabason urteetan landatutako zuhaitz eta zuhaixkak aztertuko dituzte, eta horiek hosto, enbor edo beste zein berezitasunengatik desberdintzen diren irakatsiko diete parte hartzaile guztiei. Zapatuan 9:00etan Ibarruriko elizaren aparkalekuan jarri dute hitzordua, eta bertatik abiatuko dira landaketa eremura.
Undabaso baso bihurtzen jarraitzeko helburuagaz azken urteetan landaketak egin ditu Lurgaia Fundazioak bertan. Oraingoan, baina, erroka berri batekin datoz: zuhaitz eta zuhaixken espezieak ezagutzeko tailerragaz. Zapatuan 9:00etan Ibarruriko elizaren aparkalekuan jarri dute hitzordua, eta bertatik abiatuko dira landaketa eremura.
Undabason urteetan landatutako zuhaitz eta zuhaixkak aztertuko dituzte, eta horiek hosto, enbor edo beste zein berezitasunengatik desberdintzen diren irakatsiko diete parte hartzaile guztiei. “Espezie ezberdinen aleak aurkituko ditugu Undabason, eta horretarako, bertaratutakoei landa-gida txik bat banatuko diegu”, adierazi dute antolatzaileek.
Hala, berreskuratutako lurretan zehar ibilaldia egiteko aprobetxatuko dute momentua, eta horrela, egindako lanaren arrakasta “egiaztatuko” dutela aitortu dute. Gainera, sasiakaziaren kontroleko lanen bat egingo dutela ere aurreratu dute.
Udaberrian inguruko kolore berdeaz gozatzeko gonbidapena egin diete Lurgaia Fundazioko kideek inguruko herritarrei, eta zapatuko jardunaldian parte hartzera deitu dituzte.
Oraingoan ere, Lurgaia Fundazioa arduratuko da materiala eramateaz; eguerdiko produktu organiko eta hamaiketako “goxoa” barne. Parte hartzaileei kantinplora eta bazkalordura heltzeko behar duten janaria eramateko eskatu diete. Bai eta, eguraldiaren araberako arropa eta oinetakoak eramatea ere.
Izena ematea. Zapatuko jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea, eta bihar da horretarako azken eguna. Parte hartu nahi duenak infor@lurgaia.org helbide elektronikora idatzi beharko du, eta bertan izena ematen duten guztien izena eta adina zehaztu beharko dute. Bai eta, nondik datozen eta autoa duten ala ez –partekatu nahi izanez gero, zenbat leku dituen jakiteko–.