Foruko Udako kanpamentuetan eta gazte kanpusean izena emateko epea zabaldu dute
Uztailaren 1etik 26ra bitartean egingo dituzte ekimenak.
Foruko Udalak jakitera eman duenez, umeentzako udako kaleko kanpamentuetan eta gazte kanpusean izena emateko epea ireki dute. Interesatuek ekainaren 7ra arte dute izena emateko aukera. Horretarako, J.M. Torrealdai Kultur Etxera edota udaletxera hurreratu beharko dira.
Udako kanpamentuak 3 urtetik 10 urtera bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta horietan jolasak, irteerak eta eskulanak egingo dituzte. Gazte kanpusari dagokionez, 11 urtetik 16 urtera arteko gazteei zuzendutako dago. Bertan tailerrak, hondartzara irteerak, kirol ekintzak eta bestelakoak egingo dituzte.
Bi ekimenak uztailaren 1etik 26ra egingo dituzte, astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era.