Lointek Gernikak Gaby Ocete fitxatu du
Palma de Mallorcako jokalaria da denboraldi berriari begira egin duen lehen fitxaketa. Joko-antolatzaileak 11 denboraldi jokatu ditu Emakumezkoen Ligan.
Esperientziadun jokalaria fitxatu du Lointek Gernikak hurrengo denboraldirako. Gaby Ocete joko antolatzailea Al-Qazeresen aritu da amaitu berri duten denboraldian, eta 11 urte daramatza gorengo mailan jokatzen. Iaz, esaterako, partiduko batez beste 10,4 puntu, 5,7 asistentzia, 2,4 errebote eta 1,6 baloi bereganatze lortu zituen (12,5eko batez besteko balorazioa).
Palma de Mallorkako jokalaria Soller, Rivas, Stadium Casablanca eta IDK Gipuzkoa taldeetan egona da, eta kontraerasoko jokaldietan maisua da. 31 urteko joko-antolatzaileak adierazi duenez, etapa berrirako ilusioz dago: “Lointek Gernikan jokatzeko pozik nago. Helburu argiak dituen kluba da. Hurrengo denboraldia hasteko ilusioz nago”.