'Miotako bidelapurrak' taldeak irabazi du Errigoitiko finalaurrekoa
Elorriokoek Busturialdeko Zahar-alive eta Markina-Xemeingo Akerbeltzen antxumak taldekoekin abestu zuten barikuan Errigoitin. Kanporaketa irabazita, maiatzaren 25ean jokatuko den finalerako txartela lortu zuten 'Miotako bidelapurrak' taldekoek.
Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea Maiatzaren 25ean, finala. Finalaurrekoen azken kanporaketa hartu zuen Errigoitik. Finala, berriz, Abadiñoko probalekuan jokatuko dute maiatzaren 25ean 17:00etatik aurrera.
Egun osoko jaia prestatu dute antolatzaileek, eskolarteko finalak ere, egun eta leku berean jokatuko dituztelako. Gazteenek goizean hartuko dute probalekua. 10:00etan hasita, eskolarteko bertso idatzien finala jokatuko dute. Eta 11:30ean, berriz, eskolarteko bat-bateko sariketaren finalaka jokatzeko unea helduko da. Finalak bukatuta, sari banaketa egingo dute, 13:30ean.
Bazkarian batuko dira gazte zein nagusiak, 17:00etan hasiko den Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketaren finala berotzeko asmoz. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian 10 euroren truke.