Faxismoaren aurka borrokatu ziren gudariak omenduko dituzte domekan
Mañu auzoko probalekuan batuko dira 1937an izandako gudan hildako 300 erresistenteak gogoratzeko.
Bermeoko memoria historikoa berreskuratzeko lana egiten duen Sollube 1937 elkarteak beste urte batez Sollubeko gudan hil ziren gudariak eta faxismoaren aurka bizitza eman zuten erresistenteak gogoratu eta omentzeko ekimena egingo du.
Hala, Mañu auzoko probalekuan batuko dira domekan. 12:00etatik aurrera, hirugarren aldiz egingo duten Azoka Memorialistaren ateak zabalduko dituzte. Bertan, Memoria Historikoko taldeen materiala salgai jarriko dute. 13:00etan, berriz, 1937. urteko guduan hildako 300 gudariak gogoratzeko ekitaldiari hasiera emango diote.