Rudelari Eguna ospatuko dute zapatuan, Gernika-Lumon
Berezitasunak dakartza aurten ere ska zaleen egunak; besteak beste, Pantx zigiluaren aurkezpena egingo dute.
Ska doinuen zaleek Rudelari Egunarekin bat egiteko aukera izango dute maiatzaren 11n. 13:00etan, poteo sound systemarekin emango diote hasiera egunari, eta aurten ere Astran egingo dute bazkaria. Txartelak Ospan eta Astran erosi daitezke, 10 euroan.
Bazkalostean, Pantx Records zigiluaren aurkezpena egingo dute, mahainguruan. 17:30ean izango da, Astrako lehenengo solairuan, eta parte hartzeko gonbidapena egin dute antolatzaileek. Azaldu dutenez, ska eszenan murgilduta daudenen artean zubiak eraikitzeko eta elkarlana sustazeko baliatu gura dute mahaingurua.
Egunean zehar, bestalde, Rude Azoka ipiniko dute, Astran. Bertan, eszenako materialaren salmenta egingo dute (albumak, fanzineak…) eta kamisetak momentuan serigrafiatuko dituzte.
Gaueko kontzertuak aurten Iparragirren izango dira. Kartelburua, Iruñetik helduko den Skabidean & The Black Birds taldea izango da. Bi talderen elkarketaren emaitza da, eta Pantx zigiluarekin atera dute bere azken lana. Gernika-Lumon emango dute aurkezpen kontzertua, Iparragirren, 22:00etatik aurrera. Iruñarrekin batera, Zaragozatik helduko den Los Dorados taldearen emanaldia ere izango da.
EGITARAUA:
13:00. Poteo Sound System, Ospatik hasita.
15:00. Aggro bazkaria, Astran.
17:30. Pantx Records-en hitzaldia.
19:00. Poteo musikatua Fabe de Fuka elektrotxarangarekin.
22:00. Kontzertuak: Los Dorados eta Skabidean & The Black Birds, Iparragirren.