Bermeoko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar
Idurre Bideguren, Bittor Asteinza eta Jasone Agirre egongo dira Nestor Basterretxea aretoan egingo duten ekimenean.
Bermeoko EH Bilduk joan den otsailean egindako herri batzarra. Argazkia: Bermeoko EH Bildu. Zugaz Bermeo Gara lelopean, Idurre Bidegurenek, Bittor Asteinzak eta Jasone Agirrek bermeotarrekin batera herri batzarra egiteko deialdia egin dute.
Bihar egingo dute batzarra, Nestor Basterretxea aretoan, 19:30ean. Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeak izango dituzte mintzagai, besteak beste. Koalizio kideek bermeotar guztiak animatu dituzte bertaratzera, dituzten zalantzak eta eskariak plazaratzeko.