Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketa abian da
Ekainaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.
Bermeoko Udaleko Jai Batzordeak 2019ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa abian jarri du.
Kartela Bermeoko jaien adierazle izan behar da: “Jaiak herrikoiak eta herritarrentzat izatea, parte hartzaile eta sortzaileak, euskaldunak, feministak, solidarioak eta ekologistak”. 50×70 zentimetroko neurria, nahi den teknika eta koloreak eta Bermeoko jaiak 2019. Irailaren 7tik 16ra testua eduki beharko ditu.
Euskarri gogor zein digitalean aurkeztu ahal da; euskarri digitalean, CD edo USB memoria batean, kartelaren hiru kopia gehituta: 200 KBko JPGa, MB 1eko JPGa eta bereizmen handiko PDF bat.
Kultur Etxean aurkeztu behar dira lanak ekainaren 19 baino lehen, izenburuagaz eta egilearen sinadura barik. Izenburu bera daraman itxitako gutun azal batean jarri beharko dira egilearen datuak. Irabazleak 600 euro irabaziko ditu. Informazio gehiago, Kultur Etxean, 94-617 91 57 telefonoan edo kultura@bermeo.eus-en.