Indarkeria matxistaren kontra egiteko bildu dira Bermeon
Erroxape Emakumeen Elkarteak, Sorginorratz eta Norez talde feministek eta Bermeoko Udalak elkarretaratzera deitu zuten joan den barikuan.
Bariku arratsaldean batu ziren herritarrak, Lameran. Argazkia: Bermeoko Udala. Joan den astean Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Bermeon, genero indarkeriako delitu bat egotzita, emazteari eraso egin ondoren.
Hori salatzeko eta biktimari elkartasuna adierazteko asmoz, Erroxape Emakumeen Elkarteak eta Sorginorratz eta Norez talde feministek eta Bermeoko Udalak elkarretaratzera deitu zuten bariku arratsaldean, hainbat herritar batuz bertan.