Gizartearen bidegabekeri eta paradoxak
Lide Kaltzadak hemezortzi artelanez osatutako bilduma jarri du ikusgai Busturiko kultur etxean.
Lide Kaltzada artistak “emakumeei egotzitako estereotipo eta gizarte baldintzak zalantzan jartzeko” erakusketa jarri du ikusgai Busturiko Altamira auzoko kultur etxean.
Modu horretara, gizartean “emakume izateak dakartzan paradoxak eta bidegabekeriak” agerian jarri nahi izan ditu Kaltzadak, “enuntziatu apurtzaileak sortuz eta manipulatuz”. Hemezortzi artelanez osatutako bilduma apirilaren 30era arte ikusteko aukera dago, kultur etxea irekita dagoen orduetan.