Alegria Jauregiko botanikari buruzko informazioa QR kodeekin irakurri ahalko da
Apirilaren 18tik aurrera, bisitariek plano baten laguntzarekin, lorategia ezagutzeko aukera izango dute.
Aurten, lehenengoz, Euskal Herria Museoko bisitariek Alegria Jauregiko lorategia ezagutzeko aukera izango dute, apirilaren 18tik aurrera. Hain zuzen, lorategiko zuhaitzen seinaleak bilatu, eta bertan agertzen diren QR kodeak mugikorrekin irakurtzeko modua izango dute. Horrela, lorategiko botanikari buruzko informazioa izango dute.
2019 ikasturteko lehen hiruhilabetea amaituta, orain arte burutu izan dituzten tailerrak ere amaitu dira. Orain, baina, familian zein bakarka burutzeko ekintza da Euskal Herria Museoak eskaini gura duena: lorategia ezagutzeko beste modu bat. Ekimen horren helburua da bistariei museoa eta bere historia ezagutzeko aukera berri bat ematea, aire zabalean eta beraien kontura.
Ikerketa. Era berean, lorategian dauden zuhaitz batzuren adina ere ezagutu du Euskal Herria Museoak. Izan ere, museoak Euskal Unibertsitate Publikoko Ingurumen Zientzietako eta Landare, Biiologia eta Ekologia saileko fakultateen ikerketa bultzatu eta diruz lagundu du.
Lorategia bisitatzeko ordutegi berezia Aste Santuan: Apririlaren 18tik 22ra, 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:30era.