Zilarra eta brontzea Gernikara, fondo luzeko Bizkaiko txapelketan
Malaxetxebarriak eta Lobatok podiuma egin dute 5.000 metroko lasterketan; Iara Auzokoa laugarren sailkatu da
Fondo luzeko atleta gernikarrek marka onak egin dituzte Bizkaiko Txapelketan. 5.000 metroko proban, junior mutilen kategorian, hain zuzen, Ibon Malaxetxebarriak eta Unai Lobatok podiuma egitea lortu zuten asteburu honetan Durangoko Landako atletismo pista jokatu den lasterketan. Bigarren sailkatu da Malaxetxebarria, eta hirugarren Lobato.
Jubenil nesken artean, Gernika Atletismo Taldeko Iara Auzokoak ere karrera ona egin zuen Durangon, eta domina lortzeko segundu gutxi batzutara geratu zen. Laugarren postuagaz bueltatu zen Auzokoa, lasterketa dotorea egin ostean.
Absolutuen kategorian, Aitor Uriarte eta Iban Gaspar ere izan ziren Durangon. Ezin izan zuten lehenengo hiruren artean sailkatu, baina euren denbora asmoen azpitik ibili ziren biak.
5.000 metroko lasterketak ez ezik, abiadurako eta erdifondoko lasterketak ere lehiatu ziren Landakon. Gernika Atletismo Taldeko ia 20 neska-mutilek parte hartu zuten 200, 300, 600, 800 eta 3.000 metroko lasterketetan. 800 metroko mutilen frogan, esaterako, Mustapha Herjjouk maila ona erakutsi zuen. laugarren sailkatuta.