Jolasean distantziak laburtzen
Ea, Natxitua, Ibarrangelu eta Elantxobeko ikasleek herrien arteko topaketak egin dituzte asteburuan
Haizeder eskolan Lehen Hezkuntza eskaintzeko eskatu asmoz, jaialdi koloretsua egin zuten zapatuan Eako frontoian, Haidezer handitzen guraso elkarteak antolatuta. Hain zuzen, Natxituko, Eako, Ibarrangeluko eta Elantxobeko umeak batu ziren jolasean, zapatuan. Herri eta auzoen arteko distantzia laburtu, eta giro oso onean igaro zuten goiza, guraso taldekoek esan bezala. Euskal tribialean, sokatiran, txapel jaurtiketan, zapi harrapaketan, zaku lasterketan eta txokor batzean aritu ziren 6 urtera arteko umeak. Ostean, hamaiketakoa egin zuten.
Natxituko Haizeder eskolako gurasoek kezka agertu dute umeek Lehen Hezkuntza herrian bertan ikasteko aukerarik ez dutelako. “Gaur egun, 6 urterekin herritik kanpora joan behar dute, Gernikaraino”. Beraien eskolan matrikulazioak topea jo duela aipatu dute, beraz, umeen eskaria egon badagoela azpimarratu dute.