Bermeoko Kankinkabara Txistu Taldeak Gernika Club taldearen ereserkia joko du
Gregorio Solabarrietari omenaldi txiki bat egiteko ere aprobetxatuko dute bihar arratsaldean.
Kankinkabara Txistu Taldeko kideek zelaira salto egingo dute bihar. Izan ere, 18:00etan jokatuko den Gernika Club eta Mirandesen arteko lehia baino lehen bi doinu joko dituzte txistulariek.
Lehena Gernika Club taldearen lehenengo ereserkiaren txisturako moldaketa berria izango da, hain zuzen ere. Taldeko kideek nabarmendu dutenez, futbol taldeak ez du ereserkiaren inongo bideorik, eta hori grabatzeko aprobetxatuko dute.
Ostean Gregorio Solabarrieta bermeotarrak konposatutako Club Deportivo Mirandes izango dela adierazi dute. Modu horretara musikagileari omenaldi txiki bat egiteko asmoa azaldu dute.