[ARGAZKI GALERIA] 21. Korrika, Busturialdean
21. Korrikaren Busturialdeko kilometroak irudietan jaso ditu HITZAk. Korrikaren furgonetatik ateratako irudiekin argazki bilduma osatu dugu.
Eskuz esku igaro da Busturialdetik korrikaren lekukoa. 21. Korrikaren zazpigarren egunean iritsi zen lekukoa Gaztelugatxetik, eta gaur goizaldean atera da Bedaronatik. Euskara bultzatzeko ilusioa eta gogoa begi biztan geratu ziren eskualdean. Tipi tapa, tipi tapa oihukatu bitartean, kilometroak gehitu zizkioten euskara bultzatzeko bideari.
Anekdotak eta barreak, denetarik ikusi zen Korrikan, eta egunez zein gauez jendez bete zituzten herritarrek eskualdeko txoko guztiak.
Ibilbideak utzitako ARGAZKI GALERIAK ikusgai hemen: