Hasi dira Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko 29. Jardunaldiak
29. Kultura eta Bakearen jardunaldiak ospatzen dabiltza Gernika-Lumon. Elkarriztetarako eremu irekia bilatu gura dute Gernika Gogoratuz elkarteko kideek. Aurten, botere transnazionalaren aurrean dauden aukera berriak aztertuko dituzte.
Gernika Gogoratuz elkarteak antolatutako Kulturaren eta Bakearen Nazioarteko jardunaldiak hasi dira dagoenerako. Aurtengo 29. edizioan, komunitate eta lurralde ezberdinetan botere transnazionalaren eragina zein den aztertuko dute.
Gaur goizeko lehenengo saioan, botere pribatuaren eragina izan dute berbagai bertan bildutakoek. Horren osteko hitzaldian, Hondurasen botere pribatuek duten indarra aztertu dute. Jardunaldietan, Susan Georgek eta Olivia Marcela Zuñigak parte hartu dute. Hala, elkar eragiteko eremua bultzatu dute.
Bihar, goizeko 9:00etan hasiko dira saioak. Botere transnazionalen aurrean sor daitezkeen aukera berriak aztertzeaz arduratuko dira.
Apirilak 12 (Barikua)
9:00-10:00. Miguel Espinosak zuzendutako Enfoques criticos desde la geografia politika hitzaldia Elai-Alai aretoan.
10:00-11:00. Teresa Cunhak Mirada critica del feminismo a las epistemologias del sur hitzaldia emango du Elai-Alai aretoan.
11:30-12:30. Dabiel Ninak zuzendutako hitzaldia Elai-Alai aretoan: Respuestas y resistencias a la colonialidad del poder: ¿Quien es el sujeto de la historia hoy?.
11:30-12:30. Elkarrizketa horizontalak Elai-Alai aretoan.
13:30-14:00. Gernikako Kultura eta Bakearen 29. Jardunaldien amaiera Elai-Alai aretoan.
14:00-15:00. Pikoteo agroekologikoa Elai-Alai aretoan.