Korrikaren amaieraren jaira joateko autobusa jarri dute
Busturialdeko AEKn izena eman behar da. 21. Korrika Gasteizen amaituko da, apirilaren 14an.
Atzo arratsaldean Garesetik abiatu zen 21. Korrika.
Argazkia: AEK. 21. Korrika apirilaren 14an (domeka) amaituko da Gasteizen, eta bertara joan gura dutenentzat autobusa jarri du Busturialdeko AEKk.
Izen ematea eskualdeko euskaltegietan edota telefonoz deituta egin ahala da; 94-625 35 96 edo 609 462 018 telefono zenbakietara deitzeko eskatu dute. Joan-etorriagatik 8 euro ordaindu behar dira.
Apirilaren 14an, 09:00etan irtengo da autobusa Bermeoko Lameratik, eta Gernika-Lumoko autobus geltokian, 09:30ean jarri dute ordua.