Biziberritu beharrean dauden Bermeoko auzoak aztertu dituzte Eusko Jaurlaritzako teknikariek
Bermeoko Udalak auzo horiek area degradatu bezala izendatzeko eskaera egin zion Eusko Jaurlaritzari.
Kurtzio, Zarragoitxi, Iparragirre eta Itsas Begi kaleek osatzen duten gunea bisitatu zuten joan den astean Eusko Jaurlaritzako teknikariek.
Bermeoko Udalak gune horren azterlan soziourbanistikoa egin zuen joan den urte hasieran, auzo horiek biziberritu eta horien irisgarritasuna bermatzeko asmoagaz. Eusko Jaurlaritzako teknikariak, informazioa osatzeko eta azterlanaren informazioa gunean bertan egiaztatzeko azterlan soziourbanistikoa egin zuen lan taldearekin eta udaleko teknikariekin bildu ziren.
Gunea eraberritzeko, area degradatuaren izendapena eskatu zioten Eusko Jaurlaritzari abenduan. Izendapen horrekin diru laguntzak jaso eta gunea hobetu nahi du udalak, herritarrentzako “erosoagoa” eginez eta “bizi kalitate maila areagotuz”.