Autismoa jasaten duten umeen alde
Autismoa duten pertsonen gizarte inklusioa bultzatzeko ekitaldia egin zuten domekan, Gernika-Lumon.
Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Egunaren harira, Aprendetea elkarteak Gernika-Lumon ekitaldia egin zuen domekan.
Ekimenagaz, hurreratu zirenei autismoa duten pertsonen gizarte inklusioa bultzatzeko modua erakutsi zieten elkartekoek. Eguraldi onak lagunduta, asko izan ziren Foruen plazara hurreratu ziren familiak.
Umeak izan ziren eguneko protagonistak, eta Star Wars filmetako 501 Legioko Gerlari inperialekin egoteko aukera eduki zuten, baita jolasetan eta tailerretan parte hartzekoa ere.
Horrez gain, eskrima eta armen erakustaldiak ikusi zituzten bertaratutakoek. Jai giroan, diru bilketa egiten ibili ziren elkartekoak kamisetak, eskumuturrekoak eta bestelako produktuak salduz.