Familientzako eskulan tailerra egingo dute Foruan
Bihar egingo dute ekimena, kultur etxean.
Apirilaren 2a Umeentzako Liburuen Nazioarteko Eguna da, eta hori ospatzeko asmoz familiei zuzendutako eskulan tailerra egingo dute Foruko kultur etxean.
Foruko Udalak antolatuta, ekimena 17:00etatik 18:30era bitartean egingo dute bihar. Antolatzaileek azaldu dutenez, 3 eta 7 urte bitarteko umeak gurasoek lagunduta parte hartu beharko dute tailerrean. Nagusiagoak, bestalde, beraien kabuz ariko dira.