Busturialdeko pentsiodunak kalera aterako dira apirilaren 8an
Gernika-Lumon egingo duten manifestazioan pentsio duinak eskatuko dituzte, berriro
Busturialdeko pentsiodunek mobilizatzeko deia egin dute apirilaren 8rako. Pentsio sistema publikoa eta pentsio duinak exijitzeko aterako dira kalera, Gernika-Lumon. 12:00etan, udaletxe aurretik abiatuko da manifestazioa.
Urtebete baino gehiago da pentsiodunak Espainiako Gobernuak egindako erreformen aurka mobilzatzen hasi zirela, eta euren aldarrikapenetean ez dute amore eman. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa da oraingoan ere eskatuko dutena, besteak beste. Hala, eskaerak onartu arte borrokan jarraitzeko gogoa agertu dute. 2019rako erronken artean dituzte, gainera, indarrak biltzea eta gizarteko sektore eezberdinekin aliantzak egitea, batez ere, gazteekin eta langileekin.
Hilaren 13an, Bilbora. Martxoaren 8ko protestaz gain, Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako pentsiodunen plataformek deituta, apirilaren 13an manifestazioak egingo dituzte herrialdeotako hiriburuetan. Hauteskunde kanpaina hasiko den egun horretan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kaleak betezeko deia egin dute. Hain zuzen, beraien eskakizunak eta pentsio duinen aldarrikapena hauteskunde kanpainan eztabaidagunean ipini nahi dituzte pentsiodunek.
Bilboko manifestazioa Bihotz Sakratuaren enparantzatik abiatuko da, 18:00etan.