Korrikarako giroa berotuko dute Gernika-Lumon eta Ean
Giroa berotzeko jaia egingo dute barikuan Gernikako Aterpe tabernan, eta Korrikaren aldeko afaria antolatu dute Ean apirilaren 6rako
Apirilaren 11n sartuko da Korrika Busturialdean, Bermeotik. 21. Korrikak Klika du lelo, eta Garesetik abiatuko da, apirilaren 4an. Herrietan, baina, euskararen aldeko ekimenak askotarikoak izaten dira Korrika heldu bitartean.
Gernika-Lumon, adibidez, Korrika Jaia egingo dute martxoaren 29an, Aterpe tabernan. 20:00etan bertso saioarekin emango diote hasiera euskararen aldeko festari. Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Beñat Bilbao eta Oihana Bartr bertsolariak izango dira kantuan.
22.00etan, aldiz, Dj Lidi Bertsi On izango da musika jartzearen arduraduna eta, ostean, Dj Kool Things-ek hartuko dio erreleboa. Jaialdia Lilibertsok, Aterpe tabernak eta Aek-k antolatu dute, elkarrekin.
Afaria Bedaronan. Gernika-Lumon bakarrik ez, Ean ere Korrika heldu aurretik herrian giroa berotzeko ekimena antolatu dute. Hain zuzen ere, afaria egingo dute eatarrek, Korrikaren alde, apirilaren 6an. Bedaronako txokoan egingo dute, eta 21:00etan jarri dute hitzordua.
Afarira joan gura duenak izena eman beharko du alde aurretik. Bedaronako tabernan eman daiteke izena, edo 615 736 002 telefono zenbakira deituta. Apuntatzeko azken eguna pairilaren 3a izango da.