Kolon minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldia eskainiko dute Bermeon
Apirilaren 3an egingo dute ekimena.
Minbiziaren aurkako taldeak, Bermeoko Udalagaz elkarlanean, kolon minbiziaren aurrean prebentzio eta detekzio goiztiarrak duten garrantziari buruzko hitzaldia emango du.
Osakidetzaren arabera, kolon eta ondesteko minbizia heste horman sortzen den gaixotasuna da, heste polipo batek eraginda. Kolon eta ondesteko minbiziak “herri garatuetan ohikoenak dira” eta “heriotza indize handiak” eragin ditzake gizon eta emakumeen artean.
1800 kasu. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan urtero 1800 kasutik gora detektatzen dituzte: emakumeen artean bigarren tumorerik ohikoena da bularretako minbiziaren ondoren, eta gizonen artean ere bigarren ohikoena da prostatako minbiziaren ostean.
Ekimena apirilaren 3an, asteazkenean, egingo dute Bermeoko kultur etxean. 18:00etan jarri dute hitzordua eta sarrera doakoa dela argitu dute. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu hitzaldi horretara, “oso interesgarria” izango delakoan.