Bizkaia Esnea Txapelketa hasiko dute Mendatan, domekan
Arkupe Pilota Taldeko eta Lea Ibarra Motrolloko pilotariek lehiatuko dute txapelketaren lehen final laurdena. Aurretik, lagunarteko partidu bat jokatuko dute.
Bizkaia Esnea Txapelketa domekan (martxoak 31) hasiko dute Mendatan. Hain zuzen, Arkupe Pilota Taldeko eta Lea Ibarra Motrolloko pilotariek lehiatu dute txapelketaren lehen final laurdena, 11:00etatik aurrera. Aurretik, lagunarteko partidu bat jokatuko dute Mendatako Osertzek eta Ispaterko Urek (10:45).
Benjamin, alebin eta txiki mailetako txapelketa da, eta Bizkaiko zortzi herrik parte hartzen dute. Horien artean daude, Bermeo, Gernika-Lumo eta Munitibar.
Datorren asteburuan, apirilaren 7an, bi final laurden jokatuko dituzte Ibarrangelun; Bermeo Zornotzaren kontra ariko da eta Lezama eta Mungiaren artekoa izango da beste final laurdena. Apirilaren 28an, berriz, Gasteizko eta Ortuellako taldeak ariko dira zein baino zein gehiago, Kortezubin.
Lau final laurdenen ostean, maiatzaren 1ean lehiatuko dituzte finalaurrekoak, Errigoitin. Alabaina, finalaren eguna eta lekua zehaztu barik dituzte momentuz.