Apirilean ere odola emateko eskatu du Odolkideak elkarteak
Martxoaren azken egunetan ez ezik, apirilean ere odola non eta noiz eman daitekeen zehaztu du Odolkideak elkarteak, eta Busturialdeko odol emaile zein gainontzeko herritarrei dei egin die odola ematera joateko.
Asteburu honetan, hain zuzen, Bermeon egongo da odola emateko autobusa. 17:00etatik 20:30era egongo da barikuan eta 09:30etik 14:00etara zapatuan.
Astelehenean, berriz, Gernika-Lumora joango da odola batzeko unitate mugikorra. Hurrengo astean ere Gernika-Lumon izango dute herritarrek odola emateko aukera, astelehenean. Gernika-Lumon goizez eta arratsaldez egongo da odola emateko aukera: 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara).
Apirilaren 18an, autobusa berriro bueltatuko da Lamerara, 09:30etik 14:00etara.