23 urteko mutil bat hil da Bermeoko etxebizitza batean piztutako sutean
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Askatasun Bideako 12. gertatu da ezbeharra, goizaldean. Sutea non eta nola piztu den ikertzen ari da Ertzaintza.
Bermeoko Askatasun Bideako 12.enean piztutako sutearen ondorioz, 23 gazte bat zendu da.
Segurtasun Sailetik argitu dutenez, 30 pertsona euren etxeetatik aterarazi dituzte, eta horien artean zegoen 34 urteko emakume bat artatu behar izan dute larrialdi zerbitzuek, kea arnastu duelako. Hala ere, denek euren etxeetara bueltatu ahal izan dute.
4:45ak inguruan piztu da sua aipatu eraikinaren lehen solairuan. Bermeoko Udalak zehaztu duenez, suhiltzaileak, Herri Babesa, Udaltzaingoak eta Ertzaintza bertaratu dira.
Gertatutakoa ikertzen ari da orain Ertzaintza, baina, lehen hipotesien arabera, sukaldean piztu da sua.
Bermeoko Udalak gaztearen heriotza deitoratu eta familiari doluminak eman dizkio. Idurre Bideguren alkatea hildakoaren senideekin egon da, une latz honetan bere atsekabea adierazteko.