Bizkaiko Batel Ligaren 6. jardunaldia lehiatuko dute bihar
Beste behin, Sestaon dute hitzordua. Bizkaiko Arraun Federazioak jakinarazi duenez, 125 batelek parte hartuko dute.
Talde bizkaitarrak Sestaon elkartuko dira, eta Busturialdeko arraun taldeek ordezkaritza zabala edukiko dute biharko jardunaldian ere. Elantxobetarrek zazpi, mundakarrek sei eta bermeotarrek bost.
Arraunlariak 15:00etan hasiko dira lanean. Bizkaiko Arraun Federazioak jakinarazi duenez, 125 batelek parte hartuko dute.
Traineru jaitsiera, Orion. Oriaren 25. traineru jaitsieran parte hartu zuten arraunlariek aurreko zapatuan (martxoak 9).
Emakumezko absolutu mailan hemeretzi traineru aritu ziren, eta Mundaka 11. postuan zen. Gizonezkoetan, 31 taldek parte hartu zuten, eta Busturialdeak 24. amaitu zuen. Mundakak beteranoetan ere atera zuen trainerua; 11. sailkatu zen.