Pasealekuko obrak apirilaren erdialdean bukatuko dituzte
Lanokin herriko leku esanguratsuena berriztuko dute, baina bere itxurak bere horretan jarraituko du. Izan ere, Pasealekuko toki ezberdinak balorean jartzea da obrak egitearen arrazoi nagusia.
Azaroan hasi zituzten Gernika-Lumoko Pasealekua berritzeko lanak, eta apirilaren erdialderako bukatuta egongo direla jakinarazi du Jose Maria Gorroño udalerriko alkateak.
“Pasealekuko lanak ondo doaz”, esan du alkateak. Martxoaren bukaerarako obrak amaituta egotea espero zuten arduradunek, baina, apirilaren 15erako Pasealekua erabilgarri egongo dela zehaztu dute orain.
Lanokin herriko leku esanguratsuena berriztuko dute, baina bere itxurak bere horretan jarraituko du. Izan ere, Pasealekuko toki ezberdinak balorean jartzea da obrak egitearen arrazoi nagusia.
Lanokin sarbideak hobetzen dabiltza, eta 4.207 metro karratu dituen lurzorua guztiz aldatuko dute; egoera txarrean dagoen zoladura guztia kendu dute dagoenerako. Haren lekuan, granitozko zorua jarriko dute. Altzari berriak ere jarriko dituzte; dagoenerako kokatu dituzte kale-argiak.
Espazioa egokitzeko, guztira, 723.147,32 euroko inbertsoa egin dute.