Finalerdietan da Lointek Gernika
IDK Gipuzkoaren aurkako derbia irabazi dute gernikarrek, 83-70.
Erregina Koparen final laurdenak gainditu ditu Loitek Gernika Bizkaiak. IDK Gipuzkoaren kontra lehiatutako derbia irabaztea ezinbestekoa zuen txapelketan aurrera egiteko. Azkenean, 83-70 gailendu zaio Gipuzkoako taldeari.
Koparen finalerdietan dira Mario Lopezen neskak, eta aurkari gogorra izango dute bihar aurrez aurre. Perfumerias Avenida Salamancako taldearen kontra jokatuko dute bihar, 17:00etan, Mendizorrotzan.
Gernika-Lumotik joan den Marea Granatie izan dute gaur ere, animoak ematen. Berrehundik gora zaletu, Mendizorrotzan, Lointek Gernika Bizkaiako neskekin garaipena ospatzen.
Gaur gauean jokatu duten partidua gogorra izango zela aurreikusi zuten gernikarrek, baina ametsa bete gura dute, eta horren bila joan dira Gasteizera. Kopa sentsazio onekin hastea zen gernikarren helburua, eta lortu dute.