Erregina Kopa disfutatzera doan taldea
Gaur hasiko da Gasteizen lehiaktuko den Erregina Koparen edizioa, eta Gernika-Lumoko saskibaloi taldeak lehia gogorrari heldu beharko dio. Lointek Gernika Bizkaiak IDK Gipuzkoa izango du aurrez aurre lehenengo partiduan, Koparen finalaurdenetan. Irabazi beharra du, aurrera egin ahal izateko. Txapelketa horretan onena opatzeko harrera egin zien atzo udal ordezkaritza batek taldeko jokalari, tekniko eta entrenatzaileari. Jose Mari Gorroño alkateagaz batera, Jon Lejarraga kirol zinegotzia, Iñigo Magunagoikoetxea kultura, Turismo eta Jaietako zinegotzia, Marisa Aldamizetxebarria euskara zinegotzia eta Ana Hormaetxe alkateordea izan ziren harrera horretan. Udaletxeko areto nagusian, aurrez aurre Lointek Gernika Bizkaiako saskibaloi jokalariak, entrenatzailea eta zuzendaritza taldekoak zituela, egindako lana goraipatu eta eskertu, lehiaketa disfrutatzeko eskatu eta Erregina Kopa etxera ekartzearen ametsa bete dezatela opatu zien Jose Mari Gorroño alkateak