Muruetako kale argiteria berriztatzeko lanak amaitu dituzte
Bidegorri ondoan eta Goierri auzotik teileriara artean 17 kale argi berriztatu dituzte
Errepide nagusiko argiteria berriztatzeko lanak amaitu dituztela jakitera eman du Muruetako Udalak.
Zehazki, Foruko mugatik Kamiñoko jatetxera bitartean kokatuta dauden kaleko argiak aldatu dituzte. Jabier Ondarza alkateak azaldu duenez, lanek 600 metroko gunea hartu dute. Horiekin batera, Goierri auzotik teileriara artean dagoen 100 metroko beste eremu batean ere berriztatu dute argiteria.
Alkatearen berbetan, herritarrek egindako eskariei erantzunda berriztatu dute argiteria. Izan ere, hainbat gune ilun zeuden,eta horietan segurtasuna hobetzeko asmoz hobetu dituzte kale-argiak.
34.000 euro lanetarako. Lanak iazko abenduan hasi zituzten arren, horiek atzeratu gin direla argitu du Ondarzak. “Bidegorria jarraitzen duen zatia bukatu genuen lehenengo, baina Goierriko argiteria berria ezartzeko lanek atzerapena jasan dute”.
Hala izanik, lanen bigarren fasea joan den astean bukatu zuten. Guztira, LED motako argiak dituzten hamazazpi kaleargi jarri dituzte. Lanek 34.000 euroko aurrekontua izan dute guztira.