Gernikako alkatea aurten Gernika Saria hartuko duen Stylianidesekin batu da
2019an Gernika Saria hartuko duen Christos Stylianidesekin bildu da gaur Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño. Deustuko unibertsitatean izan da Laguntza Humanitariorako Europako komisarioa, eta alkatearen bisita eskertu du. Era berean, adierazi du pozik eta harro sentitzen dela Gernika Saria hartuko duelako.