2019ko Mundakako San Pedro jaietarako kartel lehiaketa abian dago
Apirilaren 8tik 19ra bitartean entregatu beharko dira sortutako kartelak.
Mundakako Udalak 2019ko San Pedro jaietarako kartel lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu.
Zehaztu dutenez, egile bakoitzak bi kartel aurkeztu ahal izango ditu. Gaia eta kartela egiteko erabilitako teknikak egileak erabakiko ditu. DIN A2 formatuan, euskarri zurrunean eta formatu digitalean San Pedro 2019 – Mundaka lelopean aurkeztu beharko dira kartel lehiaketarako lan guztiak.
Horiek itxitako gutun batean entregatuko dituzte parte hartzaileek, beraien sinadura kanpoan jarri barik. Leloaren azpian, egilearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta NAN zenbakia jarri beharko dituzte.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 8tik 19ra bitartean irekiko dute. Dokumentuak Mundakako udaletxean utzi beharko dira egun horietan.
250 euroko saria
Lehiaketaren irabazleak. 250 euroko saria irabaziko duela zehaztu dute antolatzaileek. Epaimahaia udalak izendatutakoa izango da, eta bere epaitza apelaezina izango da.
Aurkeztutako kartelek gutxieneko kalitate teknikoa betetzen ez badute, lehiaketa eman gabe geratu ahalko dela nabarmendu dute. Kasu horretan, udalak aukeratutako artista batek sortutako kartela erabiliko dute.
Oraindik ez dute zehaztu saria emateko lekua eta eguna.