Pello Bilbaok laugarren amaitu du Andaluziako Itzulia
Gernikarraren taldekide den Jakob Fuglsang izan da garailea. Gaurko etapan, ostera, Matteo Trentin izan da azkarrena.
Pello Bilbao Lopez de Armentia Astana taldeko txirrindulariak laugarren postuan amaitu du Andaluziako Itzulia. Gernikarrak sasoi betean dagoela erakutsi du azken bost egunetan, eta etapaz etapa, lehenengoen artean mantendu da. Hain zuzen, egindako lanagaz lortutako erregulartasunak saria eman dio, beste behin.
Astana taldeak bikain hasi du denboraldia, eta beste garaipen bat poltsikoratu du Andaluzian. Izan ere, atzoko etaparen ostean liderraren mailota jantzi zuen Jakob Fuglsang danimarkarrak irabazi du 65. Vuelta Andalucia Ruta del Sol itzulia, eta Astanako Ion Izagirre ormaiztegiarra geratu da bigarren, zazpi segundora. Hala, irabazlerengandik 11 segundora amaitu du itzulia Steven Kruijswijk herbeheretarrrak (Jumbo-Visma). 21 segundora geratu da Billbao.
Hala ere, gaurko azken etapan, Matteo Trentin italiarra izan da lehena helmugan. Gaurko etapa ere esprintean erabaki da. Euskadi Muriaseko Enrique Sanz eta Movistarreko Carlos Barbero sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 33 txirrindulari sartu dira lehen taldean; Bilbao 29. sailkatu da gaur.
Hiru ordu, 58 minutu eta hemeretzi segundotan egin dute Granadako Oturan eta Malagako Alhaurin de la Torre arteko ibilbidea (163,9km-ko etapa izan da).