Pello Bilbao zazpigarren sailkatu da gaurko erlojupekoan
Astana taldeko gernikarra Tim Wellens etapa irabazlearengandik 19 segundora geratu da.
Andaluziako Itzuliaren 16,3 kilometroko erlojupekoan Tim Wellens liderra izan da azkarrena. 22 minutu eta 25 segundotan egin du Mancha Real eta La Guardia de Jaenera arteko ibilbidea.
Pello Bilbaok zazpigarren egin du, etapa irabazlearengandik 19 segundora amaituta. Minutu bateko tarteagaz egin dute erlojupekoa eta Bilbao 15:46an irten da.
Jakob Fuglsang sailkatu da bigarren, Wellensengandik bi segundora eta Ion Izagirre eta Steven Kruijswijk bederatzi segundora sailkatu dira.
Sailkapen orokorrean bi postu gora egin du Astana taldeko gernikarrak. Seigarrena da orain, liderrarengandik 28 segundora. Astanako bi txirrindulari daude bigarren eta hirugarren: Fuglsang (7 segundora) eta Izagirre ( 14 segundora).
Etapa nagusia. Biharkoa izango da Andaluziako Itzuliaren etapa nagusia. Armillan hasi eta Granadako hiruburuan amaituko dute 119,9 kilometroko etapa. Ibilbidean lehen kategoriako bi mendate eta bigarren eta hirugarren kategorietako mendate bana gainditu beharko dituzte txirrindulariek.
Domekan, Malagan amaituko dute lasterketa andaluziarra. 163,9 kilometro egingo dituzte Granadako Oturan herrian hasi eta Alhaurin de la Torreraino.