Lointek Gernika Bizkaiak Ferrolen jokatuko du bihar arratsaldean
Talde gernikarrak Baxi Ferrolen kontra lehiatuko du 21. jardunaldia. Emakumezkoen Ligaren sailkapenean azken postuan dago talde galiziarra.
Lointek Gernika Bizkaiak etxetik kanpo lehiatuko du Dia Ligaren 21. jardunaldia. Baxi Ferrolen kantxa bisitatuko du bihar. 19:00etan hasiko da bi taldeen arteko neurketa.
Emakumezkoen Ligaren sailkapeneko azkena da talde galiziarra; 23 puntu dit. Hamazazpi partidu galdu eta hiru irabazi ditu orain arte.
Gernika-Lumoko taldeak, berriz, hirugarren postuan jarraitzen du 35 puntugaz. Sailkapen buru diren Spar Citylift Gironarengandik eta Perfumerias Avenidarengandik lau puntura dago.
Mario Lopez Lointek Gernika Bizkaiaren entrenatzailearen berbetan, “hil ala biziko partidua” izango da etxeko taldearentzat, eta hortaz, joko “serioa eta sendoa” egin beharko dutela argi dauka gernikarrak. “Sei bat aste geratzen dira liga amaitzeko. Maila mantentzeko dituzten aukerak ikusita, guri irabaztea ezinbestekoa da eurentzat”.
Hala, azken postuan dagoen taldea izan arren, ez dela aurkari erraza izango adierazi du, “guztiz kontrakoa”.