Gernika-Lumoko merkatariek kalera atera dituzte euren eskaintzak
Gaurtik bihar eguerdira arte askotariko produktuak erosteko aukera dute herritarrek.
Gernika Merkatari Elkartuak osatzen duten dendak kalera atera dira, beste behin. Winter market gaur eta bihar artean egingo dute.
Gaur 10:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegia izango du neguko azokak, eta bihar, ostera, 10:00etatik 14:00etara aterako dituzte kalera euren eskaintzak.
Artekale, 8 de Enero eta Domingo Bernaola Kaleetan jarri dituzte salmahaiak, eta berrikuntza modura, Foruen Plazara hurbildu dira oraingoan. Hala, azoka guneak adierazteko gezi horiz markatu dituzte kaleak.
Elkarteko ordezkariek esan dutenez, “aparteko eskaintzez” beterik dago azoka, eta musika emanaldia eta txokolate jana egingo dituztela aurreratu dute.