Gernikak Turismo kalitatearen ziurtagiria hartu du, hamabosgarrenez
Instituto de Calidad Turistica Españolak (ICTE) ematen du ziurtagiria, eta hamarretik, 8,82 puntu jaso ditu aurten Gernika-Lumok; iaz 9,5 puntu jaso zituen.
Turismo kalitatezko Q ezaugarria hartu du Gernika-Lumoko turismo bulegoak, hamabost urtez jarraian. Instituto de Calidad Turistica Españolak (ICTE) ematen du ziurtagiria, eta hamarretik, 8,82 puntu jaso ditu aurten Gernika-Lumok; iaz 9,5 puntu jaso zituen.
Hala, frogatutzat eman da udalerriko turismo bulegoak kalitatea, segurtasuna eta profesionaltasuna bermatzen dituela. Izan ere, aztertzaileek audiorian nabarmendutako punturik sendoena giza baliabideena izan da; langileen lana saritu dute.
Udaleko arduradunek esan dutenaren arabera, Q ziurtagiria turismo erakundeen kalitate maila berariaz egiaztatzeko lehen sistema da. “Ziurtagiriak bermatu egiten du Gernika-Lumok jasotzen dituen bisitariei zein herritarrei kalitazteko zerbitzua ematen zaiela”, gehitu du udalak.
Q ziurtagiria ez da udalerriko turismo bulegoak jaso duen sari bakarra. Izan ere, 2016. urtean Kudeaketa Aurreratuen Diploma jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Sari horrek frogatu egiten du erakundeek kudeaketa aurreratua burutzen dutela, eta garatzen jarraitzeko konpromisoa daukatela.