Ilusioagaz, helburu solidarioen alde
Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzako egoiliarrek Gabonetako postalak saltzeagaz lortutako dirua helburu solidarioen alde egiteko eman dute.
Argazkia: Bermeoko Udala. Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzako egoiliarrek Gabonetako postalak egin eta saltzeko egitasmoa martxan jarri zuten abenduan. Ekimen solidarioa izan da; izan ere, salmentekin batutako 146 euroak Aspanovas Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkarteari eman diote.
Egoiliarrek “ilusio handiz” egindako postalak udalaren zaharren egoitzako sarreran saldu zituzten, prezio zehatzik gabe: pertsona bakoitzak borondatea Aspanovasen itsulapikoan sartu zuen, eta itsulapiko hori elkarteari eman diote egoiliarrek.