Haize eta olatu indartsuen ondorioz abisu horia aktibatu du Segurtasun Sailak
Herritarrei kontu handiz ibiltzeko eskatu die Bermeoko Udalak.
Haize zakarren eta olatu indartsuen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du gaurko.
Hori dela eta, Bermeoko Udalak hainbat segurtasun neurri hartzeko eskatu die herritarrei. Esate baterako, Bermeoko Portura, Aritzatxura, Arriboletara edota Gaztelugatxera ez joatea gomendatu dute udaleko ordezkariek. Ez hori bakarrik, haizea zakarrengatik, balkoietatik erori daitezkeen elementu ezberdinak kentzea ere eskatu dute.