Hilaren 31ra arte eman ahalko da izena Zilekoa neska bertsolari gazteen topalekuetan egoteko
Bertsozale elkarteko webgunean galdetegi bat erantzunda apuntatu beharko dira interesatuak. Otsailaren 2an izango da lehenengo saioa.
Zilekoa neska bertsolari gazteen topalekua hirugarrenez egingo da aurten, eta lehenengo hitzordua otsailaren 2an jarri dute. Zilekoan parte hartzeko urtarrilaren 31ra arte eman ahalko da izena, eta Bertsozale elkarteko webgunean galdetegi bat erantzunda apuntatu beharko dira interesatuak.
Parte hartzea. Bertsozale elkarteak parte hartu gura duten guztiak ondo etorriak direla adierazi du, baina, bertso eskola bat dela gogorarazi du bertsoetarako gutxienezko gaitasuna izatea “beharrezkoa” dela esanez.
Zilekoaren saioak doakoak dira, eta izena ematen dutenen konpromisoa eskatu dute antolatzaileek, “besteak beste, bertso eskolako tartea antolatu ahal izateko”.