Barrutialden izan dugu urteko lehen hitzordua
Barrutialde institutuko DBH 4. mailako ikasleekin egon gara eguerdian.
2018-2019 ikasturteko bisitekin jarraitzen dugu Busturialdeko lantaldeko kideak. Urte lehen bisita Barrutialde BHIra egin dugu, eta datozen bi barikuetan ere bertan izango gara.
DBH 4. mailako bi taldegaz solasaldian elkartu gara institutuko liburutegian. Gaurko alea eskuetan aztertu dugu Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkaria.
Ikasturte honetan argudio testuak lantzen ari dira, eta horiei buruz berbetan aritu gara. Gaurko albisteak errepasatzeagaz batera, testu mota desberdinak izan ditugu hizpide: iritzi artikuluak, albisteak, erreportajeak, elkarrizketak… Horiei buruzko azalpenak eman dizkiegu, bai eta gure egunkariaren egiturari zein gure lanari buruzkoak ere. Bestalde, abenduan kaleratu genuen 2018 urtekaria ere erakutsi diegu.
Saio parte hartzaileak dira gureak, eta haiei galderak egin zein haien kezkak argitzeko tartea ere eduki dugu.
HITZAren sorrerari zein bilakaerari buruz berba egin dugu saioaren hasieran, eta amaitzeko, berriz, webgunearen eta sare sozialen garrantzia azpimarratu diegu. Asteon webgune berria estrainatu dugunez, bere atalak arakatu ditugu. Horiek ahalik eta gehien zabaltzeko erabiltzen ditugun sare sozialen berri eman diegu. Facebook, Twitter, Instagram eta Youtubeko gure orrialdeak eta kanala ikusi ditugu alkarregaz.